HILBERRIA. Santi Bengoa

CCOOren aitzindari eta buru izandakoa

JUANAN RUIZ / FOKU.
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Astelehen gauean hil zen Gasteizko ospitale batean Santi Bengoa (Oleta, Araba, 1955 - Gasteiz, 2021): Euskadiko CCOOren sortzaileetako bat izan zen, eta 1988tik 2000ra sindikatuko idazkari nagusia. Bengoak hiru agintaldi egin zituen karguan. Utzitakoan bere lanpostura itzuli zen, Sidenor metalgintza enpresara, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Bengoa sindikatuko buru izan zen garaian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bigarren sindikatua zen CCOO, ELAren atzetik eta LABen aurretik.

Bengoa CCOOren hastapenetan aritu zen. 1974an, klandestinitatean, martxan jarri zuen Michelinen Gasteizko lantegiko langile batzordea. Franco hil ostean, berehala hasi zen sindikatuan postu nabarmenduak izaten, eta, besteak beste, parte hartu zuen 1976an Bartzelonan egindako biltzarrean.

CCOOk eman du heriotzaren berri. Sindikatuaren autonomiaren eta barne aniztasunaren alde egindako lana azpimarratu du. Doluminak adierazi dituzte, besteak beste, Unai Sordo Espainiako CCOOren idazkari nagusiak, Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak eta Idoia Mendia Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.