PPko ordezkaririk ez zen izan atzoko bileran, dituzten udal apurretan ez dagoelako indarkeriak eragindako biktimarik. Bertan nahi zuten izan, baina ez dituzte gonbidatu, eta Nerea Llanos idazkari nagusiak gogor salatu du hori. Haren ustez, Urkulluk deitutako bilera «zaplazteko bat da ETAren biktimentzat». Gauza bakoitzari «bere izenez» deitzeko eta biktimak «ez nahasteko» eskatu dio Urkulluri.
Javier de Andres Arabako PPko idazkariak ekitaldi horren bidez bere alderdia «bakartu» izana egotzi dio Urkulluri. «Nahita» egindakoa izan dela esan du, «aurretik» «baldintza batzuk» jarri direla PP bertan izan ez zedin, eta hori «oso larria» dela. Coviterentzat, berriz, «zentzugabekeria» izan da ekitaldi hori.
PPk dio ekitaldia «zaplazteko bat» dela biktimentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu