Brandom Hamber hegoafrikarra Hegoafrikako eta Ipar Irlandako bake prozesuetatik ateratako irakaspenei buruz mintzatu da: egiak nola lagun dezakeen bai aitortzarako eta bai erreparaziorako. Lehenik, azpimarratu du egia jakitea prozesu oso luzea dela, eta ez perfektua. Hasteko, zauri batzuk sendaezinak direlako: «Prozesuaren parte bat da iraganean gertatu denarekin bizitzen jakitea, hori etorkizunerako erabiltzeko».
Hamberren arabera, egia berreskuratzeko prozesu bati ekin aurretik bi gogoeta egin behar dira. Batetik, zertarako nahi den egia hori. Erantzunaren arabera, mekanismo bat edo bestea indartu daiteke. Bestetik, aintzat hartu behar da egia positiboa izan daitekeen bezala negatiboa ere izan daitekeela, eta, gainera, hori plano desberdinetan gerta daitekeela. Era berean, aipatu du mekanismo batzuek gatazkaren ikuspegi orokorrari, haren atzean diren narratibei erantzuten dietela eta beste batzuek kasu zehatzei erreparatzen dietela gehiago. Hartara, egia jakiteko mekanismo ugari daude: auzi judizialak, paper ofizialen desklasifikatzea, kasuak berriz ikertzea, egiaren batzordea, batzorde historikoak, desagertuen batzordeak, ikerketa ez-ofizialak...
Egiaren beharraz mintzatu da Brandom Hamber
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu