Douglasek zortzi denda itxiko ditu Euskal Herrian

2021eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Doueglas perfume saltokien kateak hiru denda itxiko ditu Bizkaian, bat Gipuzkoan, bat Nafarroan, eta beste bat Araban. 600 langile kaleratzeko erregulazioa aurkeztu du enpresak; Euskal Herrian, 46. ELAk ordezkari bat dauka hamahiruko batzordean. CCOOk, UGTk eta USOk erregulazioa onartzeko akordio proposamen bat egin diote zuzendaritzari, eta ELA ez dago ados horrekin, ez zaielako langileei gehienak emakumeak aukerarik ematen beste lanpostu batera aldatzeko. Enpresak saltzaileak trebatzea nahi du sindikatuak, eta digitalizazioaren bidez sortzen diren lanpostuetan enplegu berria hartzeko aukera edukitzea.

Gauzak horrela, gaurko eta martxoaren 18rako, grebara deitu ditu langileak ELAk. Donostian, Bilbon eta Iruñean, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eguerdian. CCOO ere Bilbon elkarretaratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.