Bizkaiko garbitzaileen manifestazioa gaur

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELA, LAB eta ESK sindikatuek manifestatzera deitu dituzte gaurko Bizkaiko eraikinen eta lokalen garbiketako langileak. Manifestazioa Basaurin egingo dute, Arizko metro geltokitik udaletxera. Hurrengo asteetan Itzubaltzeta (Getxo), Durangon eta Bizkaiko Zubian ere batuko dira, eta protestak abenduaren 22an bukatuko dituzte, Bilbon.

Manifestazioen helburua da enpresaburuei lan baldintza «duinak» eskatzea. Horien artean legoke hilean 1.200 euroko soldata, hamabost ordainketatan (18.000 euro urtean). Langile gehienek lanaldi partziala dutenez, haien soldata ez da iristen «urrundik ere» mila eurora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.