EGUTEGIA

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Madrilek otsailean eskualdatu zizkion Eusko Jaurlaritzari lehen multzoan jasotako hiru eskumenak. Zintzilik dauden hiru multzoen epeak, ordea, berriro atzeratu egin ditu Espainiako Gobernuak. Honako hau da egutegi berria:
BIGARREN MULTZOA
2021eko martxoa. Beste 11 eskumen eskualdatzea aurreikusi dute. Horien artean daude hauek, besteak beste: espetxeen kudeaketa, aseguruak, segurtasuneko zerbitzu pribatuak, meteorologia, nekazaritza aseguruak, errepideko garraioa eta itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa.
HIRUGARREN MULTZOA
2021eko urria. Hamazazpi eskumen eskualdatuko dituzte. Besteak beste, honako hauek: kreditu ofiziala, kreditua eta bankua, baloreen merkatua, ikerketa eta laguntza teknikoko zentroak, hidrokarburoak, itsas laguntza, estatuko sektore publikoa, erakunde administrazioa (laguntza ETEetarako eta berrikuntza teknologikorako), aldiriko trenen garraioa, aireportuak, interes orokorreko portuak, immigrazioa eta arrantza ikuskaritza.
LAUGARREN MULTZOA
2021eko azarotik 2022ko maiatzera. «Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoari lotutako gaiak aztertzen hastea» adostuta daukate bi gobernuek. Pisu handiko eskumena da, eta haren bideragarritasunari buruzko azterketa bat egingo dute bi aldeek aurrena. Ordurako, Toledoko Ituna berritzeko akordioak aurreratuta egotea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.