Matrikulatutako ibilgailuen %11,6 elektrikoak dira

2023ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Argindar sorkuntzan baino motelago doa elektrifikazioa garraioaren sektorean. Baina joan badoala erakusten dute Espainiako auto ekoizleen eta saltzaileen patronalek atzo kaleratutako datuek. Horien arabera, aurtengo lehen zazpi hilabeteetan elektrifikatutako 2.592 ibilgailu saldu dira Hego Euskal Herrian, iaz epe horretan baino %43 gehiago.

Elektrifikatutakoen artean, motor elektriko hutsa daukatenak ez ezik, hibrido entxufagarriak dituztenak sartu dituzte, baina ez, ordea, hibrido arruntak. Guztira, %11,6ko kuota lortu dute aurten ibilgailu elektrifikatuek. Espainiako batezbestekoa (%10,47) baino pixka bat handiagoa da Hegoaldeko lau probintziena, baina Europa iparraldeko datuetatik oso urrun dago oraindik.

Ibilgailu horietatik guztietatik %81,7 dira autoak (18.223), %13,3 furgonetak (2.979), %4,1 kamioiak (927), eta %0,8 autobusak (179).

Autoen merkatua suspertu egin da iazkoarekin alderatuta (+%11,9), nahiz eta uztaila ez den oso hilabete ona izan saltzaileentzat: 2.167 auto matrikulatu dira Hegoaldean, iaz baino %2,5 gutxiago. Auto berrien %41,3 gasolina bidezkoak dira, %11,1 dieselak, eta %40,6 hibdridoak eta elektrikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.