Haurrari telefonoa noiz eman eta nola erabali behar duten zehazteko, gomendio hauek egin dituzte teknologiak egoki erabiltzeko aholkuak ematen dituzten adituek.
Noiz eman
Adina. Ez dago adin zehatzik; ezer baino lehen, haurra nolakoa den ikusi behar du gurasoak, eta horren arabera sakelakoa nola erabiliko duenaurreikusi. Haurraren heldutasuna garrantzitsuagoa da adina baino.
Talde presioa. Lagun gehienek sakelakoa dutela dio haurrak? Presio hori egon badago, baina gurasoek argi utzi behar diote haurrari eurek erabakitzen dutela noiz eta nola emango dioten sakelako telefonoa.
Erabilera
Nola erabili? Sakelako telefono propioa eman aurretik, haurrarekin arau batzuk zehaztea komeni da,adituek diotenez.
Hitz egin. Batez ere, haurrarekin hitz egin behar dela diote, teknologiaren erabilera nola mugatu erabakitzeko.
Kontrola
Autonomia apurka. Esaten dute apurka autonomia gehiago ematea dela egokiena. Horretarako, badaude hainbat aplikazio, haurrek telefonoarekin zenbat denbora igarotzen duten kontrolatzeko.
AHOLKUAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu