andoni egana
HITZ ETZANAK

Bikoteak

2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Martin Luther King/Txillardegi; Zakilixut/Pablo Iglesias; Esther Ferrer/Pelé; Arantxa Urretabizkaia/Elton John; Joaquin Sabina/Mañukorta; Joan Mari Arzak/Eric Clapton; Pedro Almodóvar/Anjel Lertxundi; Izaro/Rosalía; Mikel Laboa/Sophia Loren; Xalbador/Isaac Asimov; Harkaitz Cano/Igor Elortza; John McEnroe/Itxaro Borda; Maialen Lujanbio/Santiago Abascal; Bob Dylan/Xabier Amuritza; Ruper/Estanis Argote; Lourdes Iriondo/Juan Carlos I.a... Eta, behin jolasean hasita, onar dezadan azken bikote hau ere: Iñigo Urkullu/Andoni Egaña.

Txertaketa sistema dela eta, adinak berezibiziko garrantzia hartu du. Eta hori bai duela bakoitzak berea! Askotan, ezustekoak gertatzen dira, ordea. Norbait aspaldidanik ezagutzen duzulako, bere obra dena delakoa delako, edo auskalo zergatik, ez duzu bere adin-tarte egokian kokatzen. Bikote hauek osatu ditut nik, nahieran. Guztiak dira adinkide. «Bai, noski!» pentsatuko batzuetan. «A bai?» besteetan.

Baina orain jolaserako tarte handiagoa dugunez, gaur jaiegun denez, eta dena ez baita mendi-buelta izango... gezurretako bikote bat sartu dut egiazkoen artean. Zail samar jartzen ahalegindu naiz. Bakarra da adinkide ez den bikotea. Eta euren arteko urte tartea ere ez da hain handia. Lau urte baino ez...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.