andoni egana
HITZ ETZANAK

Lotsaz

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Oso gaizki banatuak egoteaz gain, behar ez luketen aldera jotzen duten hainbat gauza badira: zortea, dirua, edertasuna, sentiberatasuna… Baina batik bat, lotsa da, oso gaizki banatutako sentimendua. Gainera, behar ez lukeen tokian sarri azaltzen da, eta behar lukeen tokian eskas sumatzen dugu.

Inmaculada Iruretagoienak, ETAk hil zuen Jose Ignacio Iruretagoiena Zarauzko PPko zinegotziaren arrebak, elkarrizketa bat eskaini du atentatutik mende laurdena igaro den honetan. Aintzat hartzeko moduko kontu askoren artean, zirrara berezia eragin dit duela urte batzuk zendu zen amari buruz kontatu duenak. Amak, Josefinak, ez omen zion sekula bueltarik eman hilketa ondorengo egoerari. Ez omen zen etxetik irteten. Behin, herriko Osasun Zentrora joan behar zuen batean, joan nahi ez, eta hala esan omen zion alabari: «Nola irtengo naiz ba ni etxetik, gertatu zaidana gertatuta!».

Eta bitartean, adibidez, kalean ez ezik fokupean goxo sumatuko duzu, ordezkaritza instituzionalean sari bat jasotzen, legearekiko oso harreman dudakoak dituen pertsona bat. Ez naiz ezer alderatzen ari. Ez politikoki behintzat. Lotsaz ari naiz, egokitasun gutxiko sentimendu aldrebes horri buruz. Azaldu behar ez lukeen tokietan azaltzen da eta azaldu behar lukeenetatik falta da beti.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.