andoni egana
HITZ ETZANAK

Betidanik

2022ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Bizitza guzti-guztian» dioenaz ez fidatzen ikasi dut. «Betidanik» dioenaz, gauza bera. Bere bizitza guztiaz ari dira, noski. «Betidanik» horrek ere, esan duenaren bizialdia du gehienetan muga.

Gasteizko Udalean lanean ari nintzela, Judizmendi auzoari Judumendi jartzearen aldeko hotsak zabaldu ziren. Emakume edadetu bat sartu zen gure bulegora haserre bizian. Ea nola egingo genuen tamainako bidegabekeria. Ea erotu egin ginen. Ea ez genekien auzo hura bizitza guzti-guztian, betidanik, Judizmendi izan zela. Horrela datorrenari alferrik ahaleginduko zara azalpenak ematen.Muino hartan kokatu zela hiriko juduen hilerria; Errege-erregina katolikoek bidali egin zituztela Espainiatik 1492an, baina Gasteizen... «Bizitza guzti-guztian» dioena ez da, ordea, entzunzalea izaten. Ezagutzak enbarazu egiten dio.

Donostiako Loiola auzoan, militarrenkuartela izandako lekuan etxebizitzak egin nahi zituen Eneko Goia alkateak. Epaileek eman diote altoa. Ondare historikotzat jo dute, nonbait. Eta grazia egin dit hiritar batzuek nola arrazoitu duten epaia. Pena litzatekeela kuartela eraistea, bizitza guzti-guztian, betidanik, hor egon delako. Ehun urte ere ez ditu eta! Zenbait, fatxada behintzat kontserbatzearen alde azaldu da. Fatxada... noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.