CCOOk eta UGTk «pertsonak aurretik» jartzeko eskatuko dute

Jon Fernandez.
2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Maiatzaren Leheneko manifestazioak pankarta beraren atzean egingo dituzte CCOOk eta UGTk Bilbon —Jesusen Bihotzean, 11:30ean—, Donostian —Alderdi Ederren, 12:00etan—, eta Gasteizen —Andre Maria Zuriaren plazan, 12:00etan—. Pertsonak aurretik leloa aukeratu dute Langileen Nazioarteko Egunerako, eta hamar proposamen zehatz plazaratuko dituzte, Espainiako Gobernuaren «hurrengo legealdian eskubideak eta askatasunak berreskuratzeko».

Hauek dira bi sindikatuek proposatutako hamar ardatzak: eredu produktibo jasangarri berri bat; kalitatezko enplegua; zerga bilketa handiagoa eta bidezkoagoa; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; pobreziari aurre egitea; pentsio publikoen bideragarritasuna eta nahikotasuna; kalitatezko zerbitzu publikoak; laneko ezbeharren kontra egitea; tratu eta aukera berdintasuna; eta demokrazia hobetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.