Koronabirusaren ondorioz, atzeratu egin zuten euskara azterketen prozesua, baina zehaztasunak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Ekainean egingo dituzte azterketak, 12tik 18ra. Lekuan aldaketa nabarmena egin dute: erabaki dute BECen egitea azterketak (Barakaldo, Bizkaia). Eusko Jaurlaritzaren arabera, prebentzio neurriak hartzeko modua ematen du BECen egiteak.
Hiru mailatako azterketak egingo dituzte ekainean: B2, C1 eta C2. Hiruretan deialdi itxia egongo da euskaltegietako ikasleentzat, eta C1ean, irekia ere bai 16 urtez gorako edonor aurkez daiteke. Euskaltegietako ikasleen kasuan, berritasuna da ez dutela entzumen, irakurmen eta mintzamen probarik izango. 14.000 lagun inguru joango dira azterketetara.
Euskara azterketak BECen egingo dituzte, ekainean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu