Euskal presoei elkartasuna adierazteko eta haiek etxera ekartzeko eskatzeko helburuarekin sortu zuten Durangon (Bizkaia) 40 Minutu Rock jaialdia, 2014. urtean —aurretik Kalera Rock izenarekin egiten zen—, eta aurten ere ez dio huts egingo urtero otsail aldera zaleekin duen topaketari. Ohi bezala, goizean goiz hasiko da jaialdia, eta 10:30etik aurrera oholtza nagusira igoko dira hamahiru talde eta bakarlari: Merina Gris, Rotte XIII, Bulego, Skabidean, Dupla, Bengo, Huntza, Lukiek, Perlata, Unidad Alavesa, Iheskide, Ginger eta Brigade Loco
Oholtza nagusiaz gainera, karpa txikiago bat ere jarriko dute Landakon, eta bertan ariko dira Kska, Azken Erromantikoak, Lietako Esan Digluten, Pary & Tiza eta DJ Reimy.
Orain dela aste batzuk jarri zituzten salgai jaialdirako sarrerak, eta dagoeneko guztiak agortu dira.
40 MINUTU ROCK JAIALDIA
Elkartasuna helarazteko egun oso bat
Non: Durangoko Landako gunean Noiz: larunbatean, 10:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu