Asisko Urmeneta. Marrazkilaria

«Aspertuak egonen ginateke Xahoz herri normaldua bagina»

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
aitor biain
Gasteiz
2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Sariduna zela jakitea «ustekabeko poza» izan zela dio Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965). Poz pertsonala dago, batetik, eta, Agosti Xaho lehen lerroan kokatzearen poza, bestetik. «Ezohiko ideia bat izan zen, eta ezohiko pertsonaia bat dago; beraz, ezohiko poza da».

Zergatik kontatu nahi zenuen Agosti Xahoren historia?

Hasteko, ezezagun handia delako herri honetan oraindik. Kontuan harturik aitzindaria izan zela alor anitzetan. Herri normaldua bagina, Xahoz aspertuak egonen ginateke segur aski; Bolivar bezala Hego Amerikan, edo Ho Chi Minh Vietnamen. Baina gerra hura ere galdu genuen.

Epaimahaiaren iritziz, «lan ausarta eta arriskatua» da. Ezezagunak izateak egiten du hori?

Beharbada, bai, eta, agian, neure buruari domina bat ematea da, baina askatasun osoa izan dut liburua egiterakoan. Xabier Monasterio Erroa argitaletxeko zuzendariak erraten duen bezala, marrazkilariak baino gehiago, gidoilariak izaten gara askotan. Beraz, saiatu naiz pertsonaia ausart batek eskatzen zuen ezohiko planteamendu grafiko bat egiten.

Aipatu duzu beldur zinela Zuberoa modu ikonografikoan erakusteari. Zergatik?

Beldurra baino gehiago, konstatazio bat nuen. Zuberoa oso bakanetan aipatzen baitugu, eta aipatzen dugunean beti izaten da bizitzarekin eta modernotasunarekin bat ez datozen kontzeptuekin. Eta nik erakutsi nahi nuen baietz: egun badela gazterik, eta badela ekimenik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.