Foro Sozial Iraunkorrak uste du azken hilabeteotan «ugaritzen» ari direla Espainiako Estatuaren biktimekiko «diskriminazio» egoerak, eta «biktima guztien» gaiari heltzeko pausoak eskatu dizkio Madrili, haien aitortzari begira: «Beharrezkoa da Espainiako Gobernuak urrats bat egitea indarkeria zikloan giza eskubideen urraketa sakonetan egindako gehiegikeriak aitortzeko, egindako kaltea aitortuz eta aplikatzen ari den diskriminazio ekintzak eta ezkutatze politikak zuzenduz».
Dokumentu batean plazaraturiko gogoetan egin zituen adierazpenok Foro Sozial Iraunkorrak, atzo, Bakean Elkarrekin Bizitzeko Nazioarteko Egunaren karietara.
Eragindako kaltea onartzeko eskatu dio foroak Madrili
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu