Ikastolen Elkartea, hezkuntza sistema propioaren alde

2021eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Atzo sartu zen indarrean LOMLOE hezkuntza lege berria, eta hari buruzko iritzia jakinarazi zuen Ikastolen Elkarteak: «LOMLOEk ere Espainiako Estatuaren esku uzten ditu hezkuntza sistema bat eratzeko elementu garrantzitsuenak, eta berriz ere agerian geratu da zer aukera urriak eta zer eragozpen ditugun kalitatezko hezkuntza sistema propioa, berritzailea eta bidezkoa eraikitzeko».

Arlo pedagogikoan, «aurrerapauso txiki batzuk» ikusten dituzte, LOMCEren «planteamendu atzerakoiekin» alderatuta. Baina, haien irudiko, legeak baditu hainbat alderdi «ilun»; esaterako, ebaluazioak: «Egungo sistema edukien kalifikazioan zentratzen da, eta ez du aukerarik ematen ikasleen gaitasunak ebaluatzeko».

Horrenbestez, ziurtatu dute LOMLOE ez dela «euren eredua»: «LOMLOE ere ez da gure eredua, ezta azken 35 urteetan hezkuntza lege organiko ugari aldatu eta ezarri digun hezkuntza testuingurua ere, lege guztiek mugatu eta baldintzatu egin baitute euskal herritarrok behar eta nahi dugun hezkuntza sistema».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.