BERRIAk zuzeneko berri emango du Korrikatik bertatik

2017ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Jarraipen zabala egingo dio BERRIAk 20. Korrikari. Papereko egunkarian eguneko kronika irakurgai izango da lasterketan joango diren berriemaileen eskutik, eta zutabe bat ere argitaratuko dute egunero, Nire lekukoa izenburuarekin. Interneten ere jarraipena zuzenekoa izango da; sare sozialetako kontaketarekin batera, kilometro batzuk zuzenean emango ditu BERRIAk Interneten. Hori dena, euskal hedabideek elkarrekin egingo duten lanaz gain —Korrikaren hasieran eta amaieran elkarrekin egingo dituzte saioak—. #BerriaKorrikan etiketaren bitartez emango du BERRIAk Korrikari buruzko informazio guztia. Webgune berezi bat ere martxan dago Berria.eus-en.

Lasterketan bertan BERRIAren aleak eskuratzeko aukera izango da. Bihar, esate baterako, Lizarran eta Garesen (Nafarroa) izango dira egunkari banatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.