EPEAK LURRALDEKA

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasun programa da Ticket Bai. Nafarroan ere ezarriko dute antzeko sistema bat. Bruselak bultzatuta, Espainiako Gobernuak iaz onartutako lege batek behartzen ditu horretara. 2025era arteko epea dute.

Gipuzkoa

Iaztik da borondatezkoa. Uztailaren 1etik, derrigorrezkoa da zerga aholkularitza enpresentzat; irailaren 1etik aurrera, jarduera profesionalentzat; azaroaren 1etik aurrera, saltoki txikientzat eta taberna, jatetxe eta ostatuentzat; 2023ko apirilaren 1etik aurrera, eraikuntza, higiezin agentzia, garraio eta kultur zein aisialdi arloentzat. 2023ko ekainetik aurrera, handizkako saltzaileentzat, finantza jarduerentzat, artistentzat eta telekomunikazio enpresentzat. Sektore batzuetan, 60 urtetik beherakoek salbuetsita egoteko aukera dute.

Araba

Arabako Ogasunak bitan atzeratu du nahitaez ezartzeko epea: azkenean, abenduaren 1ean izango da. Urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean borondatezkoa. Eta apirilean hasi ziren zerga aholkularitza enpresak. Araban FakturAraba du izena, eta Gipuzkoako sistemaren antzeko funtzionamendua du.

Bizkaia

Bizkaian ere atzeratu dute: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da guztientzat derrigorrezkoa, hasieran ezarri baino bi urte geroago. 2020ko urritik, borondatezkoa da. Hango sistemak Batuz du izena. Faktura ez da denbora errealean igorriko ogasunera. Sisteman artxibatuta geratuko da, eta enpresek eta autonomoek hiruzpalau hilabetera igorriko dute, informazio gehiagorekin batera.

Nafarroa

Nafarroak sistema berriaren ezarpena atzeratu du, «arrazoi estrategiko eta juridikoengatik». Gobernuaren arabera, ez da bateragarri errenta zerga modulukako sistemarekin. Dena den, iaz, fakturatzeko sistema elektronikoei irizpide tekniko batzuk ezarri zizkien, «txikizkako negozioek datuak manipulatzea eragozteko».

Ipar Euskal Herria

Frantzia osoan bezala, fakturazio elektronikoa apurka ezarriko da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Enpresa txikientzat, 2026tik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.