Espainiako Espetxe Erakundeek atzo jakinarazi zutenez, bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte: Pedro Maria Cano Hernandez eta Arkaitz Goikoetxea Basabe Logroñotik (Espainia, 170 kilometro) ekarriko dituzte Euskal Herrira; Iñigo Gutierrez Carrillo eta Maria Lizarraga Merino, Aranjueztik (Madril, 520 kilometro); Gorka Martinez Ahedo, Duesotik (Espainia, Kantabria, 170 kilometro); eta Joseba Segurola Beobide eta Gregorio Vicario Setien, Burgostik (Espainia, 215 kilometro). Segurolari, gainera, hirugarren gradua emanen diote.
Eusko Jaurlaritzak erabaki beharko du Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) edo Martuteneko (Donostia) kartzeletara ekarriko dituzten.
Bertze zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu