Torrak Espainiako Gobernua uzteko eskatu di UPi
Quim Torra Kataluniako presidenteak koherentziaz jokatzeko eskatu zion atzo Unidas Podemosi, Kataluniako Parlamentuak presidentearen eskariz Espainiako monarkiari buruz egin zuen osoko bilkura monografikoan. Torrak adierazi zuen Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak estatutik «ihes» egin izanarekin «ados ez dauden gobernu espainiarreko kide guztiek berehala dimititu» behar luketela. «Gobernatzen denean, gobernuaren ekintzen arduradun zara». Torraren iritziz, bi aukera ditu Espainiak: «Felipe VI.aren abdikazioa ala monarkiari buruzko erreferenduma».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu