Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Foroak gaitzetsi egin ditu euskal preso ohiei kalean egiten zaizkien ongietorriak, haren hitzetan, ekitaldi horietan presoak «publikoki goresten» baitira, eta horrek «umiliatu» egiten baititu biktimak. Preso ohiak «heroiak balira bezala» hartzen dituzte, Foroaren ustez, eta «mina» eragiten du horrek.
EH Bilduk salatu du adierazpen horrek ez duela laguntzen «elkar ulertzean», eta adierazi du ez duela bat egiten edukiarekin, Foroa «hasieratik babestu» badu ere. EH Bilduren ustez, presoen harreretan «ez da inoiz egiaztatu delituzko jarrerarik», eta ez zaio «inolako gorespenik egin izan ez pertsonei, ezta haien ekintzei ere».
Bilboko Foroak ongietorriak gaitzetsi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu