Jaurlaritzak eta EH Bilduk negoziatzen jarraituko dute

Iosu Alberdi.
2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren 2022rako aurrekontuak negoziatzeko EH Bilduren lantaldeak bilera egin zuen atzo gobernuko ordezkariekin, ikuspuntuak «trukatzeko». Koalizioaren Mahai Politikoak astelehenean erabaki zuen gobernuari beste proposamen bat aurkeztea, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak eginiko kontraeskaintzari erantzuteko.

Negoziazioen hasieran, EH Bilduk sei neurri politiko eta sei ekonomiko aurkeztu zizkion Jaurlaritzari. Haiei erantzunez, beste proposamen bat aurkeztu zuen Azpiazuk; haren hitzetan, eskaeretako asko betetzen zituen, gainera. EH Bilduko eledun Maddalen Iriarteren arabera, baina, arlo ekonomikoan «aurrera egiteko» aukera izan arren, neurri politikoetan motz geratu zen sailburua. Hala, koalizioko kideek adierazi dute «akordiorik onena lortzeko» lanean jarraituko dutela. Bien artekoa da martxan den negoziazio bakarra, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C's-ek amaitutzat jo baitituzte elkarrizketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.