Gizarte Segurantzan izena emanda dauden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen kopurua 59.407ra igo zen joan den ekainean: daturik onena da 2013ko ekainetik.
Confebask patronalak nabarmendu du berriro ere eraikuntzako enpresak direla urte arteko hazkundearen liderrak,eraikuntza sektoreko enpresak %2 gehiago baitziren joan den ekainean iazkoan baino. Aldiz, enpresen hazkundea «erori egin da pixka bat» zerbitzuen eta industriaren sektoreetan.
Langile autonomoen kopurua, berriz, txikitu egin da iazko ekainetik aurtengora: 972 gutxiago daude, guztira 171.965.
Lehen seihilekoan enpresa kopuruak gorakada txiki bat izan du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: %0,24koa, hain zuzen ere.Hala ere, enpresa kopuruaren aspaldiko bilakaerari erreparatuz gero, oraindik ere urruti dago 2008ko krisi ekonomikoaren aurreko egoera. Krisiaren aurreko garaian baino %7,9 enpresa gutxiago daude oraindik ere hiru lurraldeetan.
59.407 enpresa daude EAEn, 2013tik inoiz ez bezainbeste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu