Adams eta Kasrils, Urrutikoetxearen alde 'Le Monde'-n

2019ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Gerry Adams Sinn Feineko presidente ohi eta Aieteko adierazpeneko sinatzaileak eta Ronnie Kasrils Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kide ohiak «bakegiletzat» jo dute Josu Urrutikoetxea, Le Monde egunkarian argitaratutako iritzi artikulu batean. ETAk borroka armatua uzteko prozesuan, Urrutikoetxeak «ezinbesteko rola» izan zuen, haien arabera.

Bestalde, Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Zelaak esan du «zain» daudela Frantziako Justiziak zer erabakiko Josu Urrutikoetxearen auziaz. «Frantziarekin elkarlan estua dugu, eta, gainera, erabateko konfiantza dugu hango justizian», azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.