Otegik dio PPk oraindik ez duela baztertu ETA dagoenik M-11ren atzean

Erredakzioa
2021eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak ez dauka ahazteko 2004ko martxoaren 11 nola bizi izan zuen. Renfeko aldirietako lau trenetan bonba sortak jarri zituzten Madrilen. 193 hildako eta 2.000 zauritu eragin zituzten. PPko Jose Maria Aznar zen Espainiako gobernuburua. Atentatuak izan zireneko une hura «kezka eta urduritasun» handiz bizi izan zuela esan du Arnaldo Otegik, Twitterren hedatutako bideo batean.

Goizeko lehen orduan irudiak ikusi zituenean, atentatu horien atzean ETA ez zegoenaren «ideia bota zuela» gogoan du, «mugimendu islamistak baizik». Baina Espainiako Gobernuak ordurako «haizagailua» martxan jarria zuela gogoratu du Otegik: «Manipulazio masiboa jarri zuten martxan: hori da beraien zoru etikoa». Goizeko lehen ordutik esan zuten ETA izan zela Madrilgo atentatuak egin zituena. Nazio Batuen Erakundeek eurek ere komunikatu bat hedatu zutela du gogoan Otegik, atentatua gaitzetsiz, «nahiz eta Errusiak ez zuen bozkatu adierazpen horren alde, uste zuelako islamistak zeudela horren atzean».

Espainiako Gobernuak diplomazia guztia ETAren egiletza baieztatzen zuen bertsioa zabaltzen jarri zutela esan du Otegik: «Hauteskundeak zeuzkaten jokoan, hauteskundeak galdu edo irabazi». Halere, azpimarratu du Aznarrek oraindik ez duela ETAren tesi hori baztertzen, duela aste batzuk La Sexta-n egindako elkarrizketa batean Aznarrek berak adierazi zuenez. «Gaur egun gauza bat dago argi: guk egia esan genuen, eta gehienek gezurra esan zuten, eta ez bakarrik PPkoek», azaldu du Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.