40 konpainia eta 90 emanaldi izango dira Leioako 22. Umore Azokan

Maiatzaren 19tik 22ra egingo dute, ohiko datetan. Dantzak, zirkuak eta bestelako ikuskizunek hartuko dute kalea

Leioako Umore Azoka, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
itziar ugarte irizar
2022ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Erreferentziazko hitzordua da Leioako Umore Azoka arte eszenikoen eta kale ikuskizunen esparru zabalean aritzen direnentzat. Pandemia tarteko, nahasiak izan dira azken bi urteak antolatzaileentzat, baina ohiko datetan ekarriko dute bueltan aurten, «indarberrituta», maiatzaren 19tik 22ra. 22. aldia izango da.

Denera, 90 emanaldi ikusi ahal izango dira Leioako kaleetan (Bizkaia), 40 konpainiaren eskutik. Diziplinen ugaritasuna nabarmendu dute arduradunek; dantza, zirkua, clownak, performanceak, instalazioak, musika saioak eta beste uztartuko baitituzte.

Konpainien ia erdiak Euskal Herrikoak izango dira —Dantzaz, Deabru Beltzak, Hika, Trakamatraka, La Pez eta beste; hemeretzi denera—, baina kanpotik ere helduko dira taldeak: Italiatik, Japoniatik, Kataluniatik, Txiletik eta Portugaldik, besteak beste.

550 eskaera

Umore azoka kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien «erakusleiho» bihurtu dela uste dute antolatzaileek, eta horren frogatzat dute jasotako eskaera kopurua: 550 denera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.