Ukrainako 374 errefuxiatu hartu ditu Nafarroak

2022ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Ukrainako gerra errefuxiatu uholdea eragiten ari da, eta batzuk Euskal Herrira iristen ari dira. Hain zuzen, Nafarroan Ukrainatik etorritako 374 herritar artatu dituzte, horietako 173 adin txikikoak.

Horrek ez du esan nahi, ordea, ukrainar gehiago iritsi ez direnik. Nafarroako Gobernuko Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilari Eduardo Santosen esanetan, jendea sartzen ari da «lurretik eta ofizialki antolatuta ez dauden bideetatik». Eskatu die Nafarroako Gobernuaren larrialdietako bulegoarekin kontaktuan jartzeko.

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eskola umeei erreparatu die. 35 ukrainar hasi dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetara joaten, baina egunetik egunera gehiago iristen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.