Gamesaren energia biltegi berritzailea, Hanburgon

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Munduan bakarra da Siemens Gamesak Hanburgon zabaldu duen energia biltegiratzeko planta, darabilen teknologiagatik. Energia elektrikoa termikoki biltegiratzen du, eta instalazioak mila tona sumendi harri dauzka. Argindarra aire bero bihurtzen du erresistentzia bidez eta hauspo bidez, eta sumendi harriak 750 gradu zentigraduraino berotzen dira: 130 MWh energia termiko biltegiratu ditzake astean. Helburua da etorkizunean GWh batzuk biltegiratzea lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.