Zalantzak daude EBZk tasak igoko dituen ala ez

2023ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Bihar egingo du EBZ Europako Banku Zentralak bere bilera, eta besteak beste, interes tasak berriro igo ala ez erabakiko dute. 2022ko uztailetik etengabe igo dituzte tasak, inflazioari aurre egiteko neurri gisa, eta urtebetean %0tik %4,25era igaro dira. Biharko bileran, baina, ez dago hain garbi tasak beste puntu laurden igoko dituzten ala berdin mantenduko dituzten. Bloomberg-en arabera, EBZko funtzionarioek ere ez dakite zer gertatuko den bihar.

Izan ere, tasa handiak ari dira euroguneko ekonomia hozten. Hazkundea moteltzen ari da, baita etxebizitzen salmenta eta inbertsioa ere. Baina, ez da lortu prezioak menderatzea. Inflazioa %2ko helburutik urrun dago oraindik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.