GAKOAK

2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Motibazio politikoko indarkeriak Andoainen utzitako aztarnari buruzko txostenak datu, testigantza eta iradokizun ugari jasotzen ditu.

1. Hildako gehienak, zibilak. 11 dira guztira hildako andoaindarrak. Bost, ETAren biktimak izan ziren; bi, AAArenak; eta BVEren bat, Guardia Zibilaren bat eta Polizia frankistaren beste bat. Bizkartzain batek, berriz, bere buruaz beste egin zuen.

2. «Lekukotza pluralak». Lekukotasun anitz jasotzea zen Argituz elkartearen irizpideetako bat, eta 29 ordezkari politiko, biktima nahiz bestelako eragileren iritziak bildu dituzte. Beste 21 lagunekin ere hitz egin dute, informazioa osatzeko edo datuak egiaztatzeko.

3. Aurrera egiteko proposamenak.Denera, 22 iradokizun jaso dituzte txostenean, memoriaren eta bizikidetzaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko. Besteak beste, «trataera instituzional bera» eskatu dute hildako guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.