joxerra senar
SOSLAIA. Idoia Mendia

Bilbotarra, PSEkoa eta pessoazalea

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Halaxe aurkezten du bere burua Idoia Mendiak, bere blogean: bilbotarra, PSE-EEkoa eta pessoazalea. Haren ibilbideari begira, ez dago zalantzarik lehen biak bizitzaren ardatz direla. Hirugarrenari dagokionez, aitortu du gorabeherei aurre egiteko poeta portugaldarraren ahotsa duela gogoko.

1965ean jaio zen, Bizkaiko hiriburuan. Hango Lauro ikastolan ikasi zuen, eta gaztetan, Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbide ikasketak amaituta, abokatu bulegoa ireki zuen. Alta, berehala egin zuen jauzi politikara, eta, 27 urterekin, izena eman zuen PSE-EEn, 1993an.

Pixkanaka?egin zuen gora alderdian. Hasieran, bere jarduera politikoa eta militantzia sozialista bulego profesionalarekin bateratu zituen. Garai hartan, 1995ean ezagutu zuen senarra, Alfonso Gil, Bilboko oraingo Mugikortasun hautetsia. Mendiak lehen urte haietan ez zuen kargu publikorik izan, harik eta 2002an legebiltzarkide aukeratua izan arte. 2003ko udal bozetan Barrikako zinegotzi ere aukeratu zuten.

Patxi Lopez lehendakariaren gobernuan eman zen ezagutzera, Justizia sailburu eta eledun gisa, eta urte horietan bildutako kapital politikoa baliagarri izan zitzaion Lopezen oinordeko izateko, behin hark PSE-ko idazkaritza nagusia utzi zuenean, 2014an. Legealdi hartan oposizioan izan zen, eta hurrengoan EAJrekin osatutako koalizio gobernuen alde egin zuen. Iazko hauteskundeetan, koalizio gobernua berretsi zuen PSE-EEk, eta ordutik lehendakariorde da. Karguari eutsiko dio, baina lemazain izateari utziko dio. Geroak esango du lider aldaketarekin PSEk beste ildo bat hartuko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.