martxelo otamendi
ANALISIA

Beldurraren abstentzioa

2020ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Hauteskunde aurreko inkestak egitea ondorengoak egitea baino gehiago maite duen herri honen zati batean Eusko Legebiltzarrerako atzo egindako hauteskundeek datu interesgarriak utzi dizkigute; baina datu horien azalpena ondoko inkestak emango liguke zehatzen.

Hauteskundeek unean uneko animo egoera —arrazoi txiki asko biltzen dituen eufemismo bat besterik ez da— islatzen dute, eta hori da atzo, eta aurreko asteetan, herritarrek eduki zuten animoa. Ezker abertzaleari 2009an aurkeztea galarazi zioten hauteskundeak salbu, atzokoak izan dira baldintzatuenak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Komeni da hori kontuan hartzea atzoko hauteskundeetako irabazleek, EAJk eta EH Bilduk; alegia, bene-benetako argazki elektorala ez dela atzokoa. Baina atzokoa da balio duena.

Izandako abstentzioa logikoa da guztiz, egoera ez dagoelako bromatarako. Espero zen bezala, abstentzioak kalte gutxiena alderdi militanteei egin die, EAJri eta EH Bilduri; atzokoak direlako bi alderdi horien boto emaileentzat «benetako hauteskundeak».

EAJk bete du bere helburu nagusi eta bakarra: sozialistekin batera osatutako Eusko Jaurlaritzaren gutxiengo egoera iraultzea. Ordaindu behar izan duen prezioa —ia 50.000 boto galdu ditu—,askoz txikiagoa da hurrengo lau urteotarako lortu duen lasaitasuna baino. Grazia egoera iraunkorrean segitzen dute jeltzaleek, jasan duten galera hori, segur aski,segurtasun abstentziotik etorri zaielako, eta ez Zaldibartik, De Miguel auzitik eta halakoetatik.

EH Bilduri oso ondo atera zaio, historikoki eduki duen estrategia alboratuta,Maddalen Iriarteri kanpaina osoan emandako zentralitatea, lehendakari jitea, foku guztiak bere gain jarri baititu. Apustu handia zen, eta ondo atera zaie Iriarteri berari pertsonalki eta koalizioari. Kualitatiboki,garrantzitsuena dena, abstentzioaren gainetik, gora egin du botoetan; eta, kuantitatiboki, eserlekuetan. Atzoko emaitza onek ezin dute estali EH Bilduk Bilbon eta inguruko hirietan daukan zulo historikoa. Zulo hori bete ezean, ez dio sekula lehiatuko nagusitasuna EAJri.

PSE-EEren oinarri sozialarentzat hauteskunde kuttunenak ez izanda ere, ez du asmatu etekina ateratzenEspainiako Gobernuak COVID-19aren ondorioak leuntzeko hartutako neurri sozialei. EAJren kide leiala izango da koalizoa berresteko orduan, EAJk ondo sarituko duelako.

Elkarrekin Podemos izan da atzoko galtzaile nagusia. Bi arrazoi nagusi. Lehena, egiturazkoa: Galizian jazo bezala, gure herrian ere bukatzen ari zaiolako alderdi horri PabloIglesias efektua-ren indarra. Bigarrena, etxekoa: Barne konbultsio handiarekin iritsi dira hauteskunde hauetara, eta badakigu boto emaileei ur bareak gustatzen zaizkiela.Podemos sortu ez balitz, nagusiki EH Bildun egongo ziren botoak joan zaizkio EH Bilduri, alderdiaren etorkizuna kolokan jarriz.

Ezinezkoa ematen bazuen ere, lortu du Iturgaizek PPk eta Ciudadanosek ostutako koalizioak emaitzak txartzea. Hego Euskal Herriko kontserbadore Espainiazaleek irtenbide bakarra daukate bizirik eta aukera propioarekin jarraitu nahi badute. PPrekin hautsi,eta —UPN gogoan— hemengoa bakarrik izango den alderdi independiente Espainiazalea osatzea. EAJri ez litzaioke asko gustatukohorrelako lehiakiderik.

Oso gutxi harrituko ziren atzoVoxen emaitza ikusita. Abstentzioaren onuradunak izan dira, Espainiako azken hauteskundeetan baino boto dezente gutxiago jasota ere, lortu dutelako amesten zuten eserlekua. Lan handia emango dute Eusko Legebiltzarrean, oso jarrera estridentearekin jardungo dutelako. Bozgorailua nahi zuten, eta badaukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.