Laugarren Euskadi saria irabazi du Patxi Zubizarretak (Ordizia, Gipuzkoa, 1964). Aurrez, 1998an, 2006an eta 2010ean ere haren lanak sarituak izan baitziren, haur literaturaren atalean guztiak ere.
Laugarren aldiz jaso duzu saria. Poza ere bera da oraingoan?
Bai, noski. Poza sentitu dut, egia esan, poz handia. Migratzaileek itsasoa zeharkatzen dutenean eta bizirik iristen direnean oihukatzen duten bezala: poza.
Norentzako liburua da?
Nik haur literaturan idazten dudanean denentzat idazten dut. Egia da haurrak errazago identifikatuko direla pertsonaiekin, eta zuzendu haiei zuzentzen naiz, geroko irakurleak hor ditugulako, baina idatzi denentzat egiten dut.
Migrazioa, giza eskubideak, bakardadea... gai gordinak jorratzen ditu liburuak, ordea.
Literaturak eman behar du zer pentsa eta zer sentitua. Nahiz eta istorio labur bat izan, sakonera sartzen da. Saiatzen naiz benetan idazten, gatza eta azukrea nahasten. Haurrentzat azukre gehiegi erabiltzen baitugu, ezti gehiegi, eta liburu bat benetan haientzakoa izatea nahi badugu biak dira beharrezkoak. Haur literatura ez da azalekoa, sakonera doa benetakoa denean.
Erreferentzia kulturalak azpimarratu ditu epaimahaiak. Beharrezkoak ziren?
Irekitasunaren espiritua du liburuak, egun nagusi den harresiaren espirituaren kontra. Ez da berria nire lanean. Belen Gopegik esan zuen moduan, ez da zer idazten duzun, baizik eta nondik idazten duzun. Hori zen nire asmoa.
Patxi Zubizarreta. Idazlea
«Haur literatura ez da azalekoa, sakonera doa benetakoa denean»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu