Greba mugagabea utzi dute La Auxiliar Naval enpresan

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi egun iraun du greba mugagabeak Lutxanako La Auxiliar Naval enpresan (Erandio, Bizkaia). Hiru konpromiso hartu ditu zuzendaritzak langileekin: zor zizkien soldatak hamar egunean ordaintzea, batzorde bat sortzea enpresaren egoerari jarraipena egiteko eta «iraganeko egoeretara ez itzultzeko», eta, azkenik, enplegu erregulazioan dauden langileak «modu progresiboan» lanera itzultzea.

Langileek ohartarazi dute berriro «erantzun bateratua eta antolatua» emango diotela zuzendaritzari adostutakoa beteko ez balu eta «iraganeko praktika okerretara» itzultzen bada.

La Auxiliar Navalek itsasontzietarako leihoak egiten ditu, eta kinka larrian dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.