Euskaltzaindiaren mendeurrena du ardatz Euskaltzaindia: egunak eta lanak dokumentalak, Bernardo Atxaga idazlearen ideia bati atxikita. ETB1 kateak gaur estreinatuko du, 22:10ean. Fermin Etxegoienek zuzendu du lana, eta gidoia Atxagaren eta Etxegoienen artean idatzi dute.
Ehun urtean euskararen akademiak egin duen bidea jasoko du dokumentalak, estetika «retro-futurista» baten bitartez. Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreek egingo dituzte gidari lanak bidaia horretan.
Manuel Larramendi ardatz
Dokumentalean Manuel Larramendi jarriko dute istorioaren ardatz gisa. Atxagak argitu duenez, ez soilik hark bere garaian hiztegigintzan eta gramatikan egindako lanagatik. «Agertu zuen kemenagatik eta ausardiagatik baizik. Erakutsi nahi izan dugu euskaldunok kultura aberatsa dugula, hizkuntza ederra dugula, eta iraganean gauza ederrak egin direla».
Etxegoienen arabera, «euskara jasoa» da dokumentalaren oinarria: «Euskara jasoa jaso dugun euskara ere bada, eta nola jaso dugun islatu nahi izan dugu».
Argazki zuzendaria Haizea Pastor da, eta muntatzailea Hodei Zambrano izan da. Beittu ekoiztetxea aritu da lanean.
'Euskaltzaindia: egunak eta lanak' dokumentala gaur ETB1en
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu