Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eskatu du bakearen artisauek Espainiako Auzitegi Nazionalean lekuko gisa deklara dezatela. Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak idatzi bat aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegian, Fiskaltzak premiaz itaundu ditzan «euren buruak ETAren bitartekaritzat» jo dituztenak.
Covitek ohar bidez jakinarazi du Jean Noel Etxeberri Txetx gizarte ekintzaileak joan den igandean egindako adierazpen batzuetan oinarrituta egin duela eskaria. Zehazki, Etxeberrik esan zuen armak ez daudela ETAren esku, eta orain beraiek kudeatzen dituztela. Covitek uste du inork ezin dituela «hilketak egiteko erabili diren armak» kudeatu, ezta ezkutatu ere. Horregatik, ezinbestekotzat jo du Etxeberri eta gainerakoak Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak izatea.
Covitek 'bakearen artisauak' auzitara eraman nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu