Primeran-eko 'Itxaso' thrillerra Netflixen ere jarri dute

iraia vieira gil
2023ko azaroaren 14a
00:00
Entzun

Primeran euskarazko ikus-entzunezkoen plataforma martxan jarri zutenean, Itxaso telesaila izan zen estreinatu zituzten lehenengo edukietako bat. Fikzioa eta drama nahasten ditu telesailak, eta zortzi atal ditu guztira, 50 minutu ingurukoak denak ere. Antonio Diaz Huerta zinemagileak zuzendu du, eta, orain, Netflix plataforman ere jarri dute ikusgai.

Izenburuak berak aurreratzen duenez, Itxaso izeneko neska baten istorioa kontatzen du telesailak. 17 urte ditu, eta Mexikon bizi da, amarekin. Ama hiltzean, ordea, Euskal Herriko kostaldeko herri batera joan beharko du bizitzera. Mikel du izena aitak, eta surf txapeldun izandakoa da; Itxaso berarekin bizitzera joatean, surf eskola baten jabea da, eta hor bertan egiten du lan. Oso desberdinak diren arren, elkar ulertzeko esfortzua egin beharko dute.

Thriller generoko saioa da Itxaso, eta Nerea Mazo, Aritz Kortabarria eta Jon Plazaola dira aktore protagonistak, baina beste aktore askok ere parte hartu dute lan horretan. Hala nola Itziar Atienzak, Nerea Garmendiak eta Jon Mendiak. Primeran plataforman, gainera, ikusleek aukera izango dute telesailarekin zerikusia duen ihes gela batean izena emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.