Europako ustelkeria kasu nabarmenenak, izurriarekin lotuta

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europan iaz azaleratutako ustelkeria kasu nabarmenenak lotuta daude COVID-19ak eragindako pandemiarekin eta kontratu publikoetarako «sarbide pribilegiatuarekin». Hori jakinarazi du ustelkeria kasuak aztertzen dituen Europako Kontseiluaren organoak.

Greco Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeak urteroko txostena aurkeztu zuen atzo, eta proposatu du «gardentasuna, kontuen berri ematea eta ustelkeria politikoaren prebentzioa» lehenestea, 2021ean azaleratutako kasuek eragindako «asperdura sozialaren» aurrean. Marin Mrcela presidenteak nabarmendu du, gainera, «eskandaluen erantzuleak gero eta iragangaitzagoak» bihurtzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.