Subiranotasun funtsa «ideien» munduan geratu da

2023ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Iragarrita zegoen atzoko agerraldian Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak subiranotasun funtsa aurkeztuko zuela. Hau da, EBk, bere diruekin, batasunarentzat estrategikoak diren proiektuak finantzatzeko tresna bat, AEBetako Gobernuak egin nahi dituen inbertsio erraldoiekin berdintzeko. Ez da halakorik izan, Von der Leyenek ez baitu nahiko babesik jaso EBko gobernuen artean.

Horrek ez du esan nahi haren taldeak funtsa lurperatu duenik. «Ideiaren izpiritua bizirik dago oraindik», ziurtatu zuen Johannes Hahn Aurrekontu komisarioak.

Funts berririk ez dagoenez, Bruselak proposatu du gaur egun modu horretako inbertsioetarako erabiltzen den dirua STEP delako plataforma batean biltzea. 10.000 milioi euro izango lituzke.

Von der Leyenek lana izango du EBren aurrekontu propioarentzat eskatutako diru gehigarria eskuratzeko. Guztira, 65.800 milioi euro eskatu ditu 2024tik 2027rako aldirako, sortu diren gastu gehigarriei aurre egiteko: Ukrainako Gobernua finantzatzeko, migrazioa mugatzeko gastuetarako —mugak zorrozteko eta auzoei emateko—, eta interes tasen bat-bateko igoerak eragin duen gastu gehigarrirako. Hiru atal horietatik, Ukrainarenak sortzen ditu eragozpen gutxien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.