Siemens Gamesak bereari eusten dio. Agoizko planta itxiko zuela iragarri zuen, eta, sindikatuek zein langileen batzordeak erabakian atzera egiteko eskatu arren, aurrera egin du. Atzo amaitzen zen langileen kontratuak bertan behera uzteko erregulazioko espedientearen kontsulta epea. Goizetik langileen batzordeko ordezkariak sindikatuekin bildu ziren. 10:30ean hasi zen bilera, eta hamar ordu geroago, bilduta jarraitzen zuten. Batzordeko ordezkariek aurreratu zuten ez zutela bileraren inguruko adierazpenik egingo. Hurrengo orduetan emango dituzte xehetasunak.
Agoizko lantegian 239 langile daude, eta langileen batzordearen asmoetako bat da euren baldintzen inguruko informazio lehen eskutik jasotzea. Mahai gainean daude kalte-ordainen baldintzak eta bestelako neurriak hartzeko aukera. Ikusteko dago,halaber, langileen batzordean sindikatu bakoitzak zer jarrera hartzen duen. Itxiera iragarriz geroztik, batuta egon dira euren lanpostuen eta etorkizunaren aldeko borrokan. Agoizko fabrikan, ELAk sei ordezkari ditu; LABek, lau; UGTk, bi, eta CCOOk, bat.
Negoziazio saio luzea izan dute bi aldeek azken egunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu