Euskal presoen «Euskal Herriratze motela» salatu du Sarek

inaut matauko rada
2022ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Sare Herritarreko Bego Atxak eta Joseba Azkarragak agerraldia egin dute beste hainbat kiderekin batera, eta, udako kanpaina aurkezteaz gain, euskal presoen Euskal Herriratzearen inguruko diagnostikoa argitaratu dute.

Haien datuen arabera, 195 euskal presoetatik 106 Euskal Herriko kartzeletan daude jada. 70 Espainiako Estatuko kartzeletan daude (%36), eta hemeretzi, berriz, Frantziako Estatuan (%10).

Bestalde, preso gehienak lehen gradutik bigarrenera igaro direla dio Sarek, baina nabarmendu du bigarren gradutik hirugarrenera pasatzeko baldintzak dituzten 60 presoetatik 21 bakarrik aldatu dituztela gradu batetik bestera.

Atxak uste du Euskal Herriratzeen erritmoa «motela» dela, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio duela lau urte hartutako konpromisoa betetzeko. Izan ere, azken bi hilabeteetan ez dute presorik Euskal Herriratu: «Ez dago arrazoirik eten horretarako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.