Errusiak iazko otsailean Ukrainako inbasioa hasi zuenetik zazpigarren aldiz eten zen atzo Zaporizhiako zentral nuklearraren eta Ukrainako argindar sarearen arteko lotura. Zenbait ordu iraun zuen etenaldi horrek, eta, horiek horrela, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako buru Rafael Grossik deitu zuen instalazioa babestera. NBEren agentziako buruak txio batean nabarmendu zuenez, zentralaren segurtasun egoera «oso-oso ahula»da.
Ukrainaren arabera, Errusiaren bonbardaketek eragin zuten etenaldia; Moskurentzat, ordea, Kievek deskonektatu zuen argindarra. Errusiak du instalazioaren kontrola.
Zaporizhiako zentrala babestera deitu du NBEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu