Parlamentuak Uxue Barkos hautatu du senatari autonomiko

Ion Orzaiz.
Iruñea
2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Uxue Barkos Berruezo Geroa Baiko parlamentari eta bozeramailea izanen da Nafarroako senatari autonomikoa hasi berri den legealdian. Nafarroako Parlamentuak hartu du erabakia, osoko bilkuran. Bi hautagai ziren: Barkos eta UPNko Juan Jose Etxeberria.

Gobernu akordioari men eginez, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeen babesa jaso du Barkosek (21 boto). Etxeberriak, berriz, UPNren eta PPren 18 botoak jaso ditu. Boto zuria eman dute EH Bilduk eta Voxek.

Koldo Martinezen lekukoa hartuko du Barkosek, hura izan baitzen Nafarroako senatari autonomiko iragan apirilera arte. Barkosek esan du «2004ko indar berarekin» helduko diola erronkari, eta «Nafarroako politikaren lehen lerroan» segituko duela aurrerantzean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.