CCOO eta UGT
«Balorazioa, oro har, ona da, bai norabidean baita neurri zehatzetan ere [...] Bereziki ona da sistemaren diru sarrerak indartzea, eta horren bizkar jartzea pentsio sistemaren jasangarritasuna [...] Pentsio txikien gaian, aurrerapausoak izan diren arren, espero dugu neurriak hobeto zehaztea, oraindik ez baitaude erabat definituta».
CEOE, Cepyme, ATA
«Sistemari eusteko pisua langileen eta enpresen bizkar jartzen da, kotizazioen igoera orokorrak langile guztien soldatak txikituko dituelako, eta, lan kostuak handitzen dituenez, enpleguaren sorrera arriskuan jarriko du. Onartu nahi duten proposamena erabat atzerakoia da [...]. Gobernuak dirua biltzeko duen goseak, honen moduko neurri populistekin, kalte egingo dio enpresen ahaleginari soldatei buruzko negoziazioetan, kotizazio gehigarriek langileen soldata igoeren zati bat xurgatuko dituztelako».
EAJ
«EAJk ez dio Espainiako Gobernuari bere iritzia eman. Goizaldean jaso dugun lege dekretuaren letra txikia analizatu ondoren egingo dugu».
Iñaki Ruiz de Pinedo
EH Bilduko diputatua
«Pentsioen erreformarako azken proposamenak bete egin du gure eskakizunetako bat, hain zuzen, [pentsioak kalkulatzeko kotizazio] epea derrigorrez ez handitzea. Aurrerapauso bat da, baina ez da nahikoa».
Juan Prado
PP
«Kotizazioak handitzea lanari jartzen zaion beste zerga bat da. Ez dirudi hori denik formularik onena. Kontrako bidea hartu beharko genuke; ez gara batere lehiakorrak, eta OCDEko kotizaziorik handienak ditugu».
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu