INBERTSIOAK

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Tokiko administrazioa

20,7 milioi euroko inbertsioa egitea espero dute. Ur horniduran, 7,8 milioi, eta errepideak asfaltatzeko, beste zortzi milioi euro. Argiztatze sisteman, 3,3 milioi, eta udal eraikinak egokitzeko 1,4 milioi.

Funtzio publikoa, Justizia, Barne departamentua

Hamabost milioi euro: Banda Zabaleko plan nagusian 9,8 milioi euro inbertituko dira; Foruzaingoaren egoitza berri bat irekitzeko, 3,1 milioi; suhiltzaileen hainbat baliabideetan, 321.000 euro; Justizia epaitegiaren girotze sistema berritzeko, 800.000...

Hezkuntza

20,3 milioi euro inbertitu nahi dituzte. 3,4 milioi Erronkariko ikastetxe publikoan, 1,3 milioi Iturengoan sei jangela unitate jartzeko; 3,4 milioi Arbizun; Erriberrikoa zabaltzeko lanak, 889.000 euro;Sarrigurengo ikastetxean, 5,8 milioi... Gainera ikastetxeen wifi sareak jartzeko 2,5 milioi inbertituko dituzte.

Osasuna

Osasun departamentuan 9,3 milioi euro inbertituko dira: tartean, alergologia unitatea Conde Olivetoko eraikinietik ospitale gunera eramatea, bi milioi euro; Tuterako radiologia gunearen zaharberritzerako milioi bat; Lizarrako Buruko Osasun atala berritzeko 1,5 milioi. Gainera Ospitale Gunean azeleragailua konpontzeko 244.000 euro eta erresonantzia magnetikoa berritzeko 484.000 euro.

Garapen Ekonomikoa

Hamabost milioi euro. Tartean, Nasuvinsari transferentzia Irurtzun eta Lodosako industria zorurako, 5 milioi euro; 6,7 milioi errepideen mantentze lanetarako...

Enplegua - Eskubide Sozialak

Hogei milioi euro. Hamar milioi euro alokairuaren planerako, 1,4 milioi lanbide heziketako Iturrondo ikastetxeko tailerretara, lau milioi etxebizitza parke propioa berritzeko...

Besteak

Kirol instalazioak berritzeko 8,7 milio euro. Tartean, Larrabide atletismo pistaren hobekuntzarako 4 milioi euro, NUPeko kirol instalazioetan 2,5 milioi euro... Ogasunaren eraikinak hobetzeko 0,5 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.