Irudia. Gasteiz
Gaurko deklaratzera deitutako zortzi gazteei babesa
Maiatzaren 7an manifestazioak egin zituen Ernaik Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean Gazteok larrialdi egoeran gaude lelopean. Bilbon istiluak piztu ziren gazteen eta Poliziaren artean, eta zortzi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak. Joan den astean auzipetu zituzten atxilotutako zortzi gazteak, eta gaur goizean igaroko dira epailearen aitzinetik, Bilbon. Auzipetutakoei babesa adierazteko, dozenaka gazte bildu ziren atzo Gasteizen, Durangon eta Portugaleten egindako kontzentrazioetan. Irudian, atzoko Gasteizko mobilizazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu