Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herriak bisitatuko ditu furgoneta batean bere proiektu politikoaren berri emateko. Idoia en ruta (Idoia martxan) izena du ekinbideak, eta hauteskunde kanpaina hasi aurretik egingo du. Atzo aurkeztu zuen egitasmoa, Bilbon: «Etorkizuna nola irudikatzen dudan eta zer erronkari aurre egin behar diegun azalduko diet herritarrei, baina batez ere haien kezkak, ametsak eta asmoak entzun nahi ditut», azaldu zuen.
Mendiaren aburuz, apirileko bozak aukera ezin hobea dira sozialistak «egonkortasun eta aniztasunaren» berme direla erakusteko.
Idoia Mendia herriz herri ibiliko da bere proiektua azaltzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu