2019ko urtarrilaren 1etik indarrean egongo dira aldaketa hauek:
Errenta Zerga
Amatasun eta aitatasun baimenak. Errenta Zergaren kuotaren gaineko %25era arteko kenkariak ezarriko zaizkie hala soldatapekoei nola autonomoei eta jarduera profesionalei. Errentaren araberakoa izango da kenkaria: 30.000 euro artekoei %25ekoa; 45.000 eurora arte %20koa; 60.000 eurora arte %15ekoa; 75.000 eurora arte %%5ekoa; 90.000 eurora arte %5ekoa.
Pentsio plan pribatuak. Trantsizio moduko bat ezarri da iragan urtarriletik. Kapital gisa pentsio plana kobratu dutenei %40eko murrizketa ezarriko zaie aitorpenean, ekarpenak iazko abenduaren 31era arte direnean.
Sozietate Zerga
Patent Box. Nafarroako araudia Europako legedira harmonizatuko dute. Zerga onura horretatik kanpo geratuko dira industria esperientzien, komertzialen edo zientifikoen gaineko informazioak, eta onura horren barruan sartuko dira ingurumen babeseko ziurtagiriak, ikerketa eta garapeneko zein berrikuntza teknologikoko jardueretatik datozen ereduak.
Ondare Zerga
Bizi aseguruak. Bizi aseguruak nola kontabilizatu zehazteko orduan, aldaketa tekniko batzuk ezarri dituzte. Legeak dioenez, sortzapenaren unean erreskatearen balioaren arabera kontabilizatuko dira aseguruak, baina hartzailea beste bat zenean kapitalaren arabera. Orain, zehaztu dute aseguruaren onuraduna hartzailea bada edo erreskate eskubiderik gabeko aseguruetan kapitalaren arabera egingo dela.
Oinordetzen Zerga
Donazioak. Pertsona batek, hiru urteren buruan, pertsona berari egiten dizkion donazioak transmisio bakar gisa kontuan hartuko dira eta modu bateratuan zergapetuko dira. Kopuru osoa hartuko da aintzat tasak kalkulatzeko.
Oinordetzen Zerga
Isiltasuna, ezezkoa. Zergaduaren isiltasuna baiezkotzat jo ohi du Ogasunak, baina isiltasuna ezezkotzat joko dute hiru kasutan. Tartean, BEZaren hileko itzulketaren erregistroan izen ematean.
ZERGA NEURRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu