Sturgeon: «Goizegi da galdeketarako deia egiteko»

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Epe laburrera begira, Eskozian ez da bigarren independentzia erreferendumik izango. Hala iradoki zuen Nicola Sturgeon lehen ministroak,AEBetako PBS NewsHour saioan emandako elkarrizketa batean; haren iritziz, brexit-aren prozesua kontuan harturik, «goizegi da galdeketarako deia egiteko». Emandako arrazoien artean, Sturgeonek azaldu zuen eskoziarrek egun ezin dutela auzi horretaz «erabaki informaturik» hartu. Horregatik, brexit-aren emaitzen zain geratuko da galdeketarako deia egin ala ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.